XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

21. Gutuna ISPILUAREN IPUINA

Ipuin portuges bat kondatu nahi dizut.

Portugesa diot, baina ez dakit non entzuna dudan, Portugalen ez bada, Portugaleten, edo beste porturen batetan....

Bazen gizon bat, bada, ziudade hurrinera bidaian zihoana eta, abiatu orduko, emazteari galdetu zion ea zer nahi zuen handik ekartzeko.

Emazteak besoa luzatu eta zerurantz seinalatu zuen: ilargia.

Ziudade hartan gizonak, bere beste behar guziak eginda gero, emaztearen eskaria oroitu zuen eta, bapatean, hara non erreparatzen duen denda aurrekalde batetan ispilu bat, eta ispiluan ilargia.

Ispilu hori erosi eta kontent etxeruntz itzuli zen.

Bere emaztea, oparia jaso, begiratu eta berehala negarrez lehertzen hasi zen.

Esaten omen zuen: Iadanik ez nau maite, ziudadetik beste andere bat ekarri du.

Emaztearen amak, alabagana hurbildu eta, beste andere hori ea nor zen galdetu zion.

Eta ispilua soeginda honela esan omen zion alabari: (...).